/* Estilos de la Nube de Etiquetas */ #labelCloud {text-align:center;font-family:arial,sans-serif;} #labelCloud .label-cloud li{display:inline;background-image:none !important;padding:0 5px;margin:0;vertical-align:baseline !important;border:0 !important;} #labelCloud ul{list-style-type:none;margin:0 auto;padding:0;} #labelCloud a img{border:0;display:inline;margin:0 0 0 3px;padding:0} #labelCloud a{text-decoration:none} #labelCloud a:hover{text-decoration:underline} #labelCloud li a{} #labelCloud .label-cloud {} #labelCloud .label-count {padding-left:0.2em;font-size:9px;color:#000} #labelCloud .label-cloud li:before{content:"" !important }

martes, 10 de marzo de 2009

TEKNOLOGIA BERRIAK HAUR HEZKUNTZAN

Gaur egun, teknologia berriak gero eta gehiago erabiltzen dira haur hezkuntzan. Geletan aplikazio berriak sartu egin dira, esaterako, ordenagailuak. Hauen bitartez, haurrekin ariketa ezberdin asko erabili daitezke eta beste eduki batzuk landu daitezke.

Programa ugari daude non irakasleak berak proiektu ezberdinak egin ditzake gai ezberdinak erabiliz. Adibide moduan, Click gunea aipatu ditzakegu : bertan herrialde ezberdinetako irakasleen lanak eta proiektuak aurkitu ditzakegu eta gure proiektu propioak sarean eskegi ditzakegu.

Ordenagailu bat gelan izateak, ondorio positibo asko dakartzala uste dut. Lehenengo eta behin, haurrek teknologia berri batekin erlazio zuzen bat edukitzeko aukera ematen du eta hau indartzeko, ariketa eta/edo jolas ezberdinak planteatu daitezke. Adibidez, Urtxintxako unitate didaktikoek, CD-Rom bategaz etortzen dira non landuko diren ipuinak, abestiak, pertsonai ezberdinetako jolasak, marrazteko irudiak, idazteko ariketak, e.a. agertzen diren.
Ordenagailuan idazketa haur hezkuntzatik hasita lantzea oso baliagarria da zeren eta haurren etorkizunerako oso baliogarria izango da. Etorkizuneko lanak, ikasketak edota edukiko duten lanerako behar-beharrezkoa izango dute. Egun, teknologia berriak erabiltzen ez dakien batek aurkitzea nahiko zaila da.
Eskola asko eta herrialde ezberdinetakoak, teknologia berriak zertarako, nola eta non erabili behar diren galderei buruzko txostenak edota erantzunak biltzen zaiatu egin dira. Esaterako, Mondragoneko Unibertsitateak, "JAKINGARRIAK" izeneko txosten bat publikatu egin zuen orain dela urte batzuk. Txosten hau Dokumentazio-zentruko informazio tresna da. Dokumentazio-zentruak, Eskolaren berrikuntza eta eskolaren euskalduntze prozesuan, lagungarriak izan daitezkeen materialak eskeini nahi ditu, eta, horretarako, baliabide ezberdinak sortu eta bildu egin ditu. Txosten hau "Teknologia berriak, informatzeko eta komunikatzeko?" izenpearen bitartez ezagutzen da eta materialak jasotzeko bide ezberdinak eskeintzen ditu: artikuluen zein dokumentu ezberdinen izenak eta aipaketak, kontsulta sarea, ...
Teknologiak hezkuntzan izan dezakeen eragina adierazteko, "you tube"n aurkitutako bideoa ikustera animatzen zaituztet, bertan, EHUko irakasle baten adierazpenak ere agertzen dira :

No hay comentarios:

Publicar un comentario